XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HARTZAREN KANTORIA Jean Pierre eta Michel Eppherre anaiek Altzûrûkûn kantatua.

Malûr bat heltû zaikû Basabûrian,
Egiaz erraitea Santa Grazian,
Prima eder bat hartzak usuki Pusunpes altian,
Bena hanitx irus izan da jan eztianian
.

Otsua izan balitz harakoitia,
Ihurk aski zûkian horaren haxitzia
Bena hartzari nor leiteke mentûra haxitzera,
Zeren eta hura beita oro malezia
.

Prima handi haren aflijitia
Egin zereionian hartzak usukia
Mentûraz eta kosten ziozû kolpû hura bizia
Gangrenatzen aisa beita hartzaren usukia
.

Erran Maider, beha hadi ene erranari,
Peko eihera borta zerra ezan hobeki,
Hartz handi hura jiten bazain, Ehûsarre aldeti
Zepo on bat heda eta hatzaman ezan zankoti
.

Kunplitû dienian hilabetiak,
Lau bost sei zazpi zortzi bederatziak
Sendotûren ziriozû primari doloria
Eta gero kantatûren Hartzaren kantoria.